Gazteen arteko indarkeria matxista neurtzeko ikerketa abiatu du Aiaraldea Hedabideak

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urr. 23a, 09:00

Test formatuko ikerketa egingo dute, besteak beste. / Aiaraldea.eus

"Aski eta aske" tailerraren bidez, gazteek bizi dituzten genero indarkeria egoerak identifikatu eta etetea da helburua. Test baten bidez biolentzia matxistaren eragina eta gazteen usteak bilduko dituzte. "Indarkeria matxista: urratzeko hatsak eta urratsak" izena du egitasmoak, eta 4 ardatz izango ditu.

Aiaraldea Hedabideak egitasmo berriak jarri ditu abian udazkenarekin batera. Hain zuzen, genero indarkeria izango da jardueren ardatza. "Indarkeria matxista: urratzeko hatsak eta urratsak" izena du egitasmoak, eta 4 ardatz izango ditu. Batetik, dokumental baten ekoizpenean dago murgilduta lantaldea, azaroaren amaieran plazaratzeko helburuarekin.

Bestetik, urriaren 15ean "Indarkeria matxistaren aurka Aiaraldea dantzan" lehiaketa aurkeztu zen. Azaroaren 6 arte egongo da ekimenean parte hartzeko izen-ematea zabalik

Horrez gain, "Aski eta aske" tailerrak garatuko dira datozen egunetan eskualdeko zenbait ikastetxeetan. Finean, gazteek jasaten edo eragiten dituzten zapalkuntza egoerak aztertuko dira. Horretarako bi jarduera daude martxan; test formatuko ikerketa, eta 18 urte arteko nerabeen bizipen eta testigantzak jasotzeko hitzorduak. Zehazki, urriaren 28an izango dira zitak, 17:00etan bi tokitan: Amurrioko Kultura Etxean eta Laudioko Erabilera Anitzeko Aretoan.

Azkenik, "sare sozialak eta indarkeria matxista" zein "munduko emakumeen egoera kultura ezberdinetan" solasaldiak antolatuko dira Gabonetan. Euskarri eta baliabide guztiak Aiaraldea Hedabidearen papereko zein webguneko edizioetan jarriko dira eskura (Aiaraldea Hemen hamabostekarian edota Aiaraldea.eus webgunean).

Egitasmoa garatzeko Emakunderen dirulaguntza jaso du Aiaraldea Hedabideak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide