Larunbataz geroztik, itxita daude eskualdeko tabernak. Hargatik, jende ugari geratu da lanik gabe, eta ostalaritza sektorean krisia eta kezka areagotu dira horren ondorioz. Hori dela eta, Amurrio zein Laudioko ostalariek mobilizazioa deitu dute gaur -asteazkena- eguerdian. Bi herrietan jendetza batu da sektoreko beharginei babesa adieraztera.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya, Txabi Alvarado Bañares eta Jakin Artaraz Martin