Artziniegakoa izan da lehenbiziko elkarretaratzea. Hain zuzen, 13:00etan bildu dira herriko frontoian.
Urduñak hartu dio salaketaren lekukoa 17:30ean, Foru plazan egin duten kontzentrazioarekin.
Arespalditzan, berriz, 18:00etan jarri dute hitzordua Ferialean, eta igande goizean egindako ekimenak hartu du oihartzuna. Izan ere, zapatetan kontatu zituzten herriko emakumeek jasaten dituzten indarkeria matxistak.
Amurrion, 18:30ean Virgina Imaz clownaren emanaldia egon da plazan, eta segidan bilkura instituzionala. Horren ostean abiatu da Otsemeakek deitutako manifestazioa, 19:30ean.
Laudion, 19:00etan atera da Lamuza plazatik mobilizazio zaratatsua. Bidean zehar, Amagoia Elezkano omendu dute bere bizitokian, indarkeria matxistak eraildako orozkoarra. Plazatik igaro ostean, Alberto Aceron bukatu dute manifestazioa.
Okondon, Orozkon eta Aretan ere egin dituzte elkarretaratzeak. Horrenbestez, ekimen ugari egin dira eskualde osoan zehar, indarkeria matxista salatzeko.