Ertzaintzak eskaera zabaldu die herritarrei, azaroaren 21ean Luiaondotik Pagolarrera igotzen den bidean jazotako harrapaketa argitzeko. Ezbeharrean bi herritarrek zauri larriak pairatu zituzten eta helikopteroz erreskatatzeko beharra egon zen. Istripua eragin zuen motor gidariak biktimei esan zien laguntza bila joango zela, baina ez zen itzuli.
Poliziak azpimarratu du ihes egindako gidariak matrikularik gabeko mendi motozikleta zuela. Horregatik, baliogarria izan daitekeen informazioa duen edonork zenbait bide ditu Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko:
- Laudioko Ertzain Etxea: 944 063 860 eta adm_laudio@ertzaintza.eus posta helbide elektronikoa.
- Larrialdietara lotuta ez dauden deiak egiteko telefonoa: 900 103 584
- Posta helbide elektronikoa: contacta_app@ertzaintza.eus
- Whatsapp edo SMS mezuak bidaltzeko telefonoa: 677 999 555