Uraren kudeaketan gardentasun eza leporatu dio PPk EAJri

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abe. 9a, 08:40
Urrian egin zuten Amurrio Antzokian Kantauriko Urkidetzaren bileretako bat. / Aiaraldea.eus

Aiarako PPk ohar bidez salatu du Urbiden eskualdea sartzeko jeltzaleek egindako kudeaketa.

EAJk eskualdea Urbiden txertatzeko duen asmoa kritikatu du Aiarako PPk, Joseba Elejaldek eginiko adierazpenen bidez: "EAJri Urbideren aferan gardentasuna eskatzen diogu, eta politizatzeari uzteko". PPren hitzetan, azpiegitura estrategiko bat ari dira erabiltzen jeltzaleak "politika gardena baina gutxi zehaztutakoa egiteko". 

Aiarako PPk erantsi duenez, ulertezina da Aiarako Ur Patzuergoa likidatzea, Arabako Urbide Patzuergo berrira gehitzera derrigortzeko. Elejaldek gogora ekarri du, halaber, Artziniegako Udalak CAKU deuseztatzeko erabakia sei hilabetez atzeratzea eskatu zuela, "erabaki garrantzitsua" zelako, eta Urkidetza berriari bideragarritasun proiektua osatzeko eskatu dio. "Ulertzen dugu Araba osorako beharrezkoa dela erakunde bakarra izatea, baina hau gardena izan behar da, eta Kuadrilla guztietan onartutakoa", azpimarratu du PPko kideak. 

Amurrioko Udalak iragan bilkuran onartu zuen Urbiden txertatzea, baina Artziniegan ez zuen aurrera egin proposamenak,  EH Bilduk aurkakotasuna agertu baitu eskualdeko udalbatzetan.

Laudioko Omnia alderdi independienteak ere prentsa oharra atera du egitasmoarekiko kezkak plazaratzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide