Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 135. zenbakia, urteko lehena. Hainbat eduki dakar agerkariak, baina bi nabarmendu daitezke: Haizea Otaola okondoarrari eta Galder Barbado amurrioarrari eginiko elkarrizketak. Okondoko ondarea ikertzen aritu da Otaola. Barbado, aldiz, Auzitegi Nazionalean epaituko dute datorren urtarrilaren 21 eta 22an, Aitor Zelaia gasteiztarrarekin batera.
Hezkuntza gehigarria
Gehigarri berezi bat ere topatuko du irakurleak hamabostekarian, hezkuntza aurrematrikulazioari lotutako hainbat edukirekin.
Gaurtik aurrera eskuratu daiteke argitalpena formatu fisikoan, eskualdeko saltoki, eskola eta kaleetan.
Hauek dira kalean dauden banaketa puntuak:
- Aldai plaza (Laudio)
- Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
- Abasto plaza (Laudio)
- Luiaondoko supermerkatua
- Laudioko kiroldegia
- Artziniegako frontoia
- Atxetako Dia
- Amurrioko Eroskia
- Orozkoko frontoia
- Urduñako supermerkatuak
- Basalarrina elkartearen egoitza (Laudio)