EAEn 735 koronabirus kasu berri atzeman zituzten atzo burututako 14.649 PCR eta antigeno azterketetan. Horrela adierazi du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, COVID-19aren eboluzioa jasotzen duen txosten epidemiologikoaren azken eguneraketan.
Aiaraldean gaixotasunak kutsatutako 4 pertsona berri detektatu ziren atzoko egunean: 2 Artziniegan eta bana Laudion eta Amurrion.
Gaixotasunaren azken asteko bilakaera ikusita ez da positibo berrien kopuruan igoera nabarmenik ikusten Aiaraldean:
- Urtarrilak 5: 8 positibo
- Urtarrilak 6: 4 positibo
- Urtarrilak 7: 9 positibo
- Urtarrilak 8: 6 positibo
- Urtarrilak 9: 8 positibo
- Urtarrilak 10: 3 positibo
- Urtarrilak 11: 4 positibo
- Urtarrilak 12: 4 positibo
Ratioei erreparatuta, ondorengoa da gaixotasunaren egoera eskualdeko herrietan:
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 222,65 |
+19,36 |
Artziniega | 994,24 | +104,65 |
Aiara | 138,17 | (=) |
Laudio | 54,59 | -65,29 |
Okondo | 328,68 | (=) |
Arakaldo | 0,0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 589,39 | (=) |
Orozko | 192,54 | -116,52 |
Urduña | 23,62 | (=) |
Eskualdeko datu orokorrak
COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:
- Laudio: 579
- Amurrio: 311
- Aiara: 132
- Urduña: 120
- Artziniega: 103
- Orozko: 65
- Okondo: 34
- Arrankudiaga-Zollo: 36
- Arakaldo: 2
- Aiaraldea: 1.375
Txertaketa abian
Bihar iritsiko dira txertaketa kanpainako lehen dosiak Aiaraldera. Urduñako nagusien egoitzako erabiltzaileak eta bertako langileak izango dira txertoa jasotzen lehenengoak.
Neurri berriak indarrean
Labi aholkularitza batzordeak neurri berriak iragarri zituen astelehenean, EAEko positibo kopuruaren gorakadaren aurrean. Besteak beste, probintzien arteko mugikortasuna mugatu dute. Esteka honetan aurkitu daitezke neurri berrien gaineko xehetasun guztiak.