15 COVID-19 kasu berri zenbatu dituzte eskualdean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 20a, 14:07

Urduñan zenbatu zituzten atzo koronabirus positibo gehien. / Aiaraldea.eus

Gora doa Aiaraldeko gaixotuen kopurua. Atzoko egunean Urduñan detektatu ziren kutsatu gehien, 6 guztira.

Koronabirus kasuen hazkundeak gora egiten jarraitzen du. Horrela adierazten dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako datuek. Atzoko egunean 1.046 kutsatu berri zenbatu zituzten EAEn egindako 13.774 PCR eta antigeno testetan.

Aiaraldean ere gora doa gaixotuen kopurua. 15 kasu berri detektatu zituzten atzo guztira: 6 Urduñan, 4 Laudion, 3 Orozkon, 1 Okondon eta beste bat Amurrion.

Egunez egun, hurrengoa da gaixotasunaren eboluzioa eskualdean:

  • Urtarrilak 13: 6 positibo
  • Urtarrilak 14: 9 positibo
  • Urtarrilak 15: 11 positibo
  • Urtarrilak 16: 17 positibo
  • Urtarrilak 17: 10 positibo
  • Urtarrilak 18: 8 positibo
  • Urtarrilak 19: 15 positibo

Ondorioz, ratioei erreparatuta, ondorengoa da gaixotasunaren egoera eskualdeko herrietan:

Udalerria Ratioa  Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 193,61

+9,68

Artziniega 994,24 -313,98
Aiara 241,80 (=)
Laudio 147,13 +21,8
Okondo 1068,20 +82,17
Arakaldo 0,0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 392,93 -196.46
Orozko 228,05 +114,03
Urduña 472,37 +141,59

Eskualdeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 595
  • Amurrio: 325
  • Aiara: 138
  • Urduña: 139
  • Artziniega: 110
  • Orozko: 70
  • Okondo: 41
  • Arrankudiaga-Zollo: 36
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.451

Azken egunetako datuek kezka sortu dute eskualdean. Artziniegan, atzo koronabirus kasurik agertu ez arren, 26 positibo egon dira urtea hasi zenetik, eta Udalak oharra kaleratu du herritarrei arduraz jokatzeko eskatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide