Tubos Reunidoseko beharginak ere egongo dira Tubacexeko piketeetan, bihar

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 1a, 09:00

Otsailaren 25eko piketean Guardian eta Autoglas enpresetako beharginak ere egon ziren Laudioko lantegiaren sarreran. / Tubacexeko langileak

Hainbat enpresa batzordek erakutsi diete elkartasuna Tubacexeko langileei azken asteotan, eta bihar Tubos Reunidoseko beharginek egingo dute bat piketeekin.

Tubos Reunidos enpresako langile batzordeak zabaldu du bihar goizeko piketean egongo direla Laudion. 07:45ean elkartuko dira Eroskiko aparkalekuan, eta 08:00etan Tubacexeko beharginekin elkartuko dira.

Tubos Reunidoseko sindikatuek adierazi dute otsailaren 15ean abiatutako greba arrakastatsua izaten ari dela, eta Tubacexeko kideei erakutsiko dietela ez daudela bakarrik euren borrokan. Halaber, azpimarratu dute etorkizunean Tubos Reunidos ere antzeko egoeran egon daitekeela eta grebak argitzen duela zein den bidea.

Elkartasun keinu gehiago

Edonola ere, erakunde eta kolektibo ugarik babestu dituzte Tubacexeko beharginak. Esaterako, La Unión Autobuses-eko langileek oharra plazaratu zuten pasa den astean. Horrez gain, Guardian eta Autoglas enpresetako kideek ere parte hartu zuten otsailaren 25eko piketeetan.

Hezkuntza arloan, Zaraobe Institutuko mekanizatuko ikasleek klaseak eten zituzten ostiralean, lanuztera batuta. Laudioko merkatariek ere kaleratzeen kontrako kartelak jarri dituzte euren negozioetan. Eskualdetik kanpo ere heldu dira elkartasun mezuak. Esaterako, Ugaoko Domiberia enpresako langileek jakinarazi dute martxoaren 5ean egingo diren manifestazioetan egongo direla.

Kirol mundutik ere heldu da babesa: Amurrioko Oinkariak taldeak komunikatua argitaratu zuen larunbatean  Tubacex eta Valvospaineko kaleratze mehatxuak salatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide