GARRAIO PUBLIKOA

Gaur eguerdian 4 tren zerbitzu utzi ditu bertan behera Renfek Laudio eta Bilbo artean

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 12a, 11:18
Laudiotik ez dira aterako bi tren gaur eguerdian. / Aiaraldea.eus

Gaur eguerdian Laudio eta Bilbo lotzen dituzten 4 tren ez dira erabilgarri egongo, Renfek jakinarazi duenez. Enpresak arazo teknikoak argudiatu ditu.

Gaur eguerdian, hau da, puntako orduetan, Renfek 4 zerbitzu gutxiago eskainiko ditu. Zehazki, hurrengoak izango dira bertan behera geratuko direnak:

  • Bilbo-Laudio: 13:25
  • Laudio-Bilbo: 13:59
  • Bilbo-Laudio: 14:25
  • Laudio-Bilbo: 14:59

Pandemia hasi zenetik, arazoak ohikoak bilakatu dira garraio publiko horretan eta, adibidez, martxoan 30 tren zerbitzu baino gehiago jaso gabe geratu ziren eskualdeko bidaiariak.

Prekarietatea eta istripuak

Renfe eta ADIF enpresetan ordezkaritza duten sindikatuek ikasturte hasieran salatu zuten lan baldintzek nabarmen egin dutela okerrera azken urteotan eta prozesua azkartu eta sakondu dela COVID-19aren ondorioz.

Gauzak horrela, enpresa batzordeak azpimarratu du gero eta langile gutxiago daudela betebeharrei aurre egiteko eta mantenu zerbitzuan ere konponketa piezen falta aipatu zuten.

Azken horren adibiderik gordinena pasa den astean jazo zen eskualdean; Laudion tren baten frenoak erre egin ziren, bi egunez balazta elektrikorik gabe egon eta gero. Gidariak eta ikuskatzaile batek kudeatu behar izan zuten ezbeharra, Gardeako geltokian trena hustu ostean. Azkenean Aiarako Suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide