GARRAIO PUBLIKOA

Bihar Renfek 17 tren zerbitzu gutxiago eskainiko ditu, gaur 16 bertan behera utzi eta gero

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 17a, 14:43

Renfeko tren zerbitzuak arazo ugari izan ditu azken egunetan, ikasturte hasieran bezala. / Aiaraldea.eus

Renfek bihar, martxoaren 18an, 17 tren gutxiago izango ditu erabilgarri C-3 linean. Gaur ere 16 zerbitzu utzi ditu bertan behera.

Martxoaren 18an, hau da, bihar, C-3 tren-lineako erabiltzaileek aukera gutxiago izango dituzte garraio publikoa erabiltzeko. Izan ere, Renfek jakinarazi du hurrengo zerbitzuak ez dituela eskainiko:

Urduña-Abando

  • 05:41
  • 11:21
  • 15:11
  • 15:31
  • 19:41
  • 20:01

Abando-Urduña:

  • 06:35
  • 09:45
  • 14:15
  • 14:35
  • 18:47
  • 19:05

Laudio-Abando

  • 07:09
  • 16:39
  • 17:17

Abando-Laudio

  • 16:05
  • 16:45

Renfeko bezeroek aintzat hartu beharko dute ere Ezkerraldera doan lineak arazoak izango dituela:

 

Gaurko egunean ere, gabeziak 

Gaurko egunari dagokionez, azkenean ez dira 14 tren zerbitzu bertan behera geratuko direnak, atzo Renfek iragarri bezala, baizik eta 16. Hau da, egun osoan ematen duten zerbitzuaren %11,11 ez da indarrean egongo. Atzo iragarritakoak ez ezik, Renfek jakinarazi berri du beste bi gehiago ere bertan behera utziko dituela eguerdian:

  • Abando-Laudio: 13:25
  • Laudio-Abando: 13:59

Horiei gehitu behar zaie atzo aipatutakoak:

Abando-Urduña:

  • 09:45
  • 15:15
  • 18:25
  • 19:45

Urduña-Abando:

  • 11:21
  • 16:41
  • 19:24
  • 20:52

Abando-Laudio:

  • 14:25
  • 18:35
  • 20:15

Laudio-Abando:

  • 14:59
  • 19:09
  • 20:54

Aipatzekoa da ere, alde batetik, astelehenean 8 zerbitzu eskaintzeari utzi ziola enpresak. Bestalde, Ikasturte hasieran nabarmen ugaritu ziren garraio publikoari lotutako gertakariak eta udalek Renferekin hitz egin zuten egoera konpontzeko, pandemia aurretik zeuden ordutegiak berriro ezartzeko. Horrez gain, langileek eurek salatu zuten prekarizazio eta pribatizazio saiakera dagoela atzerapenen atzean.

Gaur elkartu dira garraio publikoko enpresan ordezkaritza duten sindikatuak, eta salatu dute langile nahikorik ez dagoela: Horrenbestez, exijitu diote enpresari enplegu publikorako lan deialdia prestatzea hutsune guztiak betetzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide