GARRAIO PUBLIKOA

Gaur ere bertan behera utzi ditu Renfek atzo eskaini ez zituen 4 tren zerbitzuak

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 13a, 12:03

Abandotik bi tren ez dira aterako eta Laudion gauza bera gertatuko da. / Aiaraldea.eus

Puntako orduetako trenak dira Renfek eskainiko ez dituenak, 13:25etatik 14:59ra, hain zuzen. Hau da, atzo bertan behera utzitako berdinak. Arazo teknikoak argudiatu ditu enpresak berriro.

Gaur eguerdian, atzo bezala, Renfek 4 zerbitzu gutxiago eskainiko ditu. Puntako orduetako bidaiariei eragingo die erabakiak, arratsaldeko txandara lotuta baitago horien erabilera. Zehazki, hurrengoak izango dira hartu ezin izango diren trenak:

  • Bilbo-Laudio: 13:25
  • Laudio-Bilbo: 13:59
  • Bilbo-Laudio: 14:25
  • Laudio-Bilbo: 14:59

Horrez gain, tren erabiltzaile batek jakinarazi dio Aiaraldea Hedabideari 07:05ean Abandotik atera behar zen zerbitzuak ez duela bere ibilbidea bete.

Pandemia hasi zenetik, arazoak ohikoak bilakatu dira garraio publiko horretan eta, adibidez, martxoan 30 tren zerbitzu baino gehiago jaso gabe geratu ziren eskualdeko bidaiariak. Azken asteetan berriro ugaritu dira ezbeharrak.

Prekarietatea eta istripuak

Renfe eta ADIF enpresetan ordezkaritza duten sindikatuek ikasturte hasieran salatu zuten lan baldintzek nabarmen egin dutela okerrera azken urteotan eta prozesua azkartu eta sakondu dela COVID-19aren ondorioz. Bereziki larritzat jo zuten egoera, pandemia garaian jendetza pilatzen baita trenetan, gutxiengo distantzia bermatu gabe.

Gauzak horrela, enpresa batzordeak azpimarratu du gero eta langile gutxiago daudela betebeharrei aurre egiteko eta mantenu zerbitzuan ere konponketa piezen falta aipatu zuten.

Azken horren adibiderik gordinena pasa den astean jazo zen eskualdean; Laudion tren baten frenoak erre egin ziren, bi egunez balazta elektrikorik gabe egon eta gero.

Gidariak eta ikuskatzaile batek kudeatu behar izan zuten ezbeharra, Gardeako geltokian trena hustuta. Azkenean, Aiarako Suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide