Atzo abiatu zituzten San Prudentzio jaiak, dantzaldiarekin

Atzoko saioaren irudia.

Egitarau berezia prestatu du Aiarako Udalak aurten, pandemiaren ondorioz. Atzo hasi ziren ospakizunak ilara dantzaldi saioarekin.

Aiarako Udalak San Prudentzio bereziak prestatu ditu aurten, pandemia-egoera dela eta. Hala ere, hainbat ekintza gauzatuko dira udalerrian eta egingo diren bi dantza saioen lehen edizioa izan zen atzo.

Ilara dantza da hautatutako eredua, taldean egin baitaiteke, baina parte-hartzaileen arteko distantziak mantenduta. Hurrengo  ostiralean izango da bigarren saioa, 18:00etan Arespalditzako kirol pista estalian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide