Kokoriko Hezkuntza Faktoriak bigarren langile bat kontratatuko du jardun erdiz. Kontratazioak 6 hilabetekoa izango eta probaldia 2 hilabetekoa, eta behin epe hori beteta lan-harremana luzatzeko aukera egongo da.
Interesa duen orok maiatzaren 16a baino lehen bidali beharko ditu curriculuma eta aurkezpen gutuna lanpoltsa@aiaraldea.eus helbide elektronikora. Edonola ere, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko 688 625 366 telefonora deitzeko aukera dago.
Funtzio nagusiak
- Faktoriako hezkuntza ildoaren programazioa diseinatzea eta ezartzea.
- Bezero harremanak garatzea (norbanako, udal, enpresa, ikastetxe zein elkarteekin).
- Haur eta gazteekin esku hartzeak garatzea: Udalekuak, Eguneko dinamizazioak, Eskolaz kanpokoak, etab.
- Haur eta gazteekin, parte hartze dinamika ezberdinak prestatzea, kudeatzea eta dinamizatzea.
Hezkuntzako formazioa eta aholkularitza ezberdinak garatzea. - Hezkuntza ildoaren kudeaketa zereginak burutzea (planifikazioak eta proiektuak garatzea, lantaldea dinamizatzea, etab.).
Eskatzen da
- Hezkuntza proiektuetan kudeaketa lanak egin izanaren esperientzia.
- Euskararen idatzizko eta ahozko ezagutza (C1 maila).
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Sexu deliturik egin ez izana egiaztatzen duen agiria.
Baloratuko da
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren ezagutza eta proiektuarekiko atxikimendua.
- Hezkuntzako titulazioak (Haur-lehen hezkuntza, Pedagogia, Psikologia, Gizarte-Hezkuntza, etab.).
- Aisialdiko begirale edo/eta zuzendari titulua.
- Baloreetan hezteko titulazio ezberdinak (Parte-hartzea, Hezkidetza, Kultuartekotasuna, etab.).
- Beste hizkuntzen ezagutza (Ingelera, zeinu hizkuntza, etab.).
- Aiaraldeako elkartegintzaren ezagutza.
- Aiaraldean jaio eta bizi izatea.
- Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
Eskaintzen da
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri batenparte izatea.
- Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- 2 hilabeteko probaldia eta 6 hilabetetarako kontratua lanaldi erdian,luzatzeko aukerarekin, kontratu mugagaberako asmoarekin.
- 20 orduko lanaldia, Ohikoan astelehenetik-ostiralera.
- Ordutegi malgutasuna eta bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
- Telelana egiteko aukera.
- Hilabeteko soldata: 750 € gordin (14 pagetan)
- Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.