Jon Obaldiak parte hartuko du Arabako Arkeologia Berriak ekimenean, Babioko Burdin Aroko herrixka erakutsita

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 25a, 07:33

Hainbat urte daramate Babion indusketak egiten. / J. O.

Josu Santamarinak, eskualdekoa ez bada ere, San Pedro mendiko lubakiak eta guda zelaia bisitatzea proposatuko du.

Arkeologiako Arabar Institutuak bisita egitaraua prestatu du hurrengo hilabeteetarako eta bi hitzordu Aiaraldean izango dira. "Arabako Arkeologia Berriak" programak hain ezagunak ez diren tokiak ikusarazi nahi ditu eta aditu gazteen bitartez egingo du.

Gauzak horrela, ekainaren 27an Jon Obaldia aiararrak bisita gidatuko du Babion, bertako Burdin Aroko herrixkaren nondik norakoak azaltzeko. Hainbat urtez ikertu du Obaldiak eremua, udako kanpainak antolatuta.

Edonola ere, ez da hori izango eskualdeko proposamen bakarra. Berez, Josu Santamarina EHUko irakasleak Amurrioko San Pedro mendian egindako ikerketaren berri emango du. Gerra Zibilean borroka odoltsuak gertatu ziren han, fronte ahaztua bilakatu bada ere denboraren poderioz. Irailaren 12an izango da hori.

Momentuz, antolatzaileek ez dituzte ordutegiak jakinarazi, baina bai txango bakoitzak 5 euro balioko duela institutuko bazkideak ez direnentzat eta doakoak izango direla kideentzat. Pandemiaren kontrako neurri guztiak hartuko dituztela ere ohartarazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide