Azken hilabeteetako daturik baikorrena jazo zen atzo Aiaraldean COVID-19aren pandemiari dagokionez: ez zen kasu bat bera ere detektatu eskualdean. Azken asteetan kasu kopurua nabarmen murriztu zen arren, otsailera arte egin behar da atzera kasurik gabeko egun bat topatzeko.
Ondorioz, udalerri gehienetako ratioek egin dute behera, eta Amurrio eremu berdean sartu da jadanik, 58,08ko metatze tasarekin.
| Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko ratioa |
Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
|
| Amurrio | 58,08 | 77,44 | -19,36 |
| Artziniega | 0 | 0 | (=) |
| Aiara | 103,63 | 138,17 | -34,54 |
| Laudio | 108,99 | 114,44 | -5,45 |
| Okondo | 0 | 0 | (=) |
| Arakaldo | 0 | 0 | (=) |
| Arrankudiaga-Zollo | 0 | 98,23 | -98,23 |
| Orozko | 228,05 | 228,05 | (=) |
| Urduña | 23,62 | 47,25 | -23,63 |