TREN ZERBITZUA

Eusko Jaurlaritzak Renfeko zerbitzua bere gain har dezan, sinadura bilketa abiatu dute

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 27a, 07:00

Tren zerbitzuko arazoak biderkatu dira Aiaraldean pandemiaren eraginez. / Aiaraldea.eus

Bilbo eta inguruko herriak lotzen dituen tren zerbitzuaren hainbat erabiltzailek galdera bideratu nahi diote Eusko Legebiltzarrari, azaldu dezan zergatik ez dituen eskumen horiek exijitzen.

Bizkaiko hiriburua eta inguruko herriak komunikatzen dituen tren zerbitzuaren zenbait erabiltzailek ekimena abiatu dute sinadurak biltzeko. Egitasmoaren helburua da 500 babes eskuratzea Eusko Legebiltzarrean erantzun dezaten galdera bat: Zergatik ez du Eusko Jaurlaritzak exijitzen bere esku geratzea EAEko Renfeko kudeaketa?

Izan ere, erabiltzaileek salatu dute utzikeria nagusitu dela azken urteotan garraio enpresa publikoan Euskal Autonomia Erkidegoan: trenek 30 urte baino gehiago dituzte, langile gero eta gutxiago daude, ez dago piezak trenak konpontzeko oso zaharrak direlako...

Zentzu horretan, ekimenaren sustatzaileek gogoratu dute ezinbesteko zerbitzua dela lantokira joateko, besteak beste, eta 10 milioi bidaiari garraiatzen dituela urtero Renfek Bilbo eta inguruetan. Halaber, azaldu dute pandemiak gutxien kaltetu duen garraio publikoa izan dela, erabileraren aldetik.

Horregatik guztiagatik, azpimarratu dute ez dutela ulertzen zergatik Eusko Jaurlaritzak ez dizkion proposatzen negoziazioak Espainiar Gobernuari Renferen kudeaketa bere esku gera dadin.

Horren erantzuna jasotzeko eta garraio publiko mota horretan hobekuntzak aldarrikatzeko da, hain zuzen, sustatutako sinadura bilketa.

Aiaraldean Renfeko zerbitzuak hamaika arazo izan ditu pandemia hasi zenetik eta ezbeharrak biderkatu dira azken hilabeteetan. Suteak, matxurak eta pilaketak gertatu dira maiz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide