Bagoi barruan zihoan Aiaraldeko bizilagun batek helarazi dizkio argazkiak Aiaraldea hedabideari. Kasu hau behin baino gehiagotan errepikatu da eskualdean azken asteetan, Renfek tren batzuk bertan behera uzten dituelako egun batetik bestera. Horren harirako mozioa onartu berri dute Laudioko, Aiarako, Urduñako eta Amurrioko Udalek.
