AZKEN DATUAK

6 COVID-19 kasu berri detektatu ziren atzo Aiaraldean eta Laudio eremu gorrian sartu da

Txabi Alvarado Bañares 2021ko uzt. 8a, 17:26

Orozko da intzidentzia metatuaren tasa handiena duen udalerria Aiaraldean. / Aiaraldea.eus

Laudioko Udaletik jakinarazi dute momentuz ez dela aparteko neurririk ezarriko, Lamuza parkea larunbat gauetan ixteaz aparte. 

6 COVID-19 kasu berri topatu zituen Osakidetzak atzo eskualdean, gaur plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez. 

Positiboak oso banatuak egon ziren Amurrio, Laudio eta Orozko artean, bina kasu egon baitziren udalerri horietako bakoitzean: 

Laudio, eremu gorrian

Intzidentezia metatuaren tasek nabarmen egin dute gora azken asteetan, eta Laudioko eremu gorrira igaro da dagoeneko, 400ko tasa gaindituta. Hala ere, udalak  ez du aurreikusita momentuz neurri murriztaile berririk ezartzea. 

Izan ere, alarma egoera kendu zenetik, eremu gorrian sartzeak ez du itxiera perimetralik edo ostalaritzaren itxierarik eragiten. Hori bai, udalek badute bestelako mugapenak ezartzeko aukera: udal azpiegituren erabilpenean, adibidez.

Zentzu horretan, udalak gogorarazi du larunbat gauetan Lamuza parkea ixteko erabaki hartu duela, jende pilaketak saihesteko. Momentuz, ez dute antzeko beste neurririk hartzea aurreikusi. 

Udalerri gehienetako tasak berdin mantendu dira, eta Urduñakoa izan da jaitsi den bakarra: 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide