Gauerdian sartuko da indarrean parke eta lorategietan elkartzea debekatzen duen dekretua

Aitor Aspuru Saez 2021ko uzt. 16a, 07:46

Udaltzaingoaren eskumena izango da araua betearaztea. / Aiaraldea.eus

Iñigo Urkullu Lehendakariak plazaratutako dekretuak udalen esku utzi du ardura hori.

Aste honetan egin du publiko Lehendakaritzak COVID-19ari lotutako azken dekretua. Horren arabera, gaurdanik 00:00etatik 06:00ak bitartean ezingo dira bizikideak ez diren lagunak elkartu parkeetan, lorategietan, hondartzetan, kirolguneetan, portuetan eta kostaldeko pasealekuetan. Neurri hori hartuta, jende pilaketak oztopatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak gune horietan.

LABIren aholkuak jarraiki hartu du neurria Iñigo Urkulluk eta oinarrizko eskubideei eragiten dienez (elkartzeko eta mugitzekoa, adibidez), adituek ez dute argi, berez, debekua edo aholkua den.

Edonola ere, jende pilaketak ekiditearen betebeharra udalen esku geratu da eta eskualdeko zenbait tokiko erakundek abisua zabaldu dute jadanik, Artziniegakoa, kasu:

Laudion aurrea hartu zioten Lehendakaritzari duela bi aste eta larunbat gauetan Lamuza Parkea ixteari ekin zion udalak.

Aiaraldean dekretuak eragina izango du parkeetan, lorategietan eta kirolguneetan. CD Laudiok Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, Ellakuriko kirolguneetan jendea elkartzen da eta instalazioak zikin uzten ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide