Renfe eta ADIF enpresen zerbitzuak C-3 linean okerrera egiten jarraitzen du. Gaur eguerditik aurrera 6 tren gutxiago izango dituzte garraio publikoaren erabiltzaileek. Horiekin, uztailean 30 zerbitzu baino gehiagotan murriztu da eskaintza.
Zehazki, hurrengoak dira bertan behera geratu diren trenak:
#BilboAldiriak Bihar 23 arrazoi teknikoengatik hurrengo trenak kenduko dira:
— InfoRenfe (@Inforenfe) July 22, 2021
26594 16:25 Abando-Orduña
26605 17:41 Orduña-Abando
26764 19:25 Abando-Orduña
26775 20:26 Orduña-Abando
#BilboAldiriak Bihar 23 arrazoi teknikoengatik hurrengo trenak kenduko dira:
— InfoRenfe (@Inforenfe) July 22, 2021
26045 14:23 Abando-Ortuella
26046 14:52 Ortuella-Abando
26580 14:45 Abando-Llodio
26585 15:19 Llodio-Abando
26159 15:33 Abando-Santurtzi
26160 16:07 Santurtzi-Abando
Kexak tenperaturagatik
Aste honetan azaldu bezala, zenbait erabiltzailek kexak jarri dituzte unitate barruan egiten duen beroagatik. Gutxienez, astelehenean bat jarri zuen ume txikiarekin bidaiatu zuen ama batek. Aiaraldea Komunikabideari azaldu zion berogailua jarrita zegoela eta tenperaturak muturrekoak zirela. Horren ondorioz, umea gorri-gorri atera zen eta izerdi-patsetan.
Atzo beste bidaiari batek gauza bera azaldu zion Aiaraldea Komunikabideari, tren barruan beroa jasangaitza zela eta kexa aurkeztu zuela.
Edonola ere, Renfe eta ADIFeko enpresa batzordearekin hitz eginda, sindikatuek adierazi dute litekeena dela berogailua jarrita egon baino, hozte-sistema matxuratuta egotea.
Harridura enpresa batzordean
Hala eta guztiz ere, sindikatuek harriduraz hartu dute albistea eta ordezkari batek aipatu du izugarria dela matxuratuta dagoen unitate bat ez kentzea zerbitzutik, are gehiago erabiltzaileak kaltetzen dituenean.
Zentzu horretan, enpresa batzordeak gertakaria argitzeko asmoa dauka, gutxienez, jakiteko unitate bera izan den kexak sortu dituena, edo bat baino gehiago diren.
Pribatizazioaren itzala
Renfe eta ADIFeko langileen ordezkariek errepikatu dute aspaldi adierazitakoa: kudeaketa txarraren atzean dagoena zerbitzu pribatitzatzeko enpresak duen asmoa dagoela.