Renfek 4 tren zerbitzu gutxiago eskainiko ditu gaur eguerdian Urduña eta Bilbo artean

Aitor Aspuru Saez 2021ko uzt. 21a, 08:51

Berriro ere tren gutxiago egongo dira eskualdeko erabiltzaileentzat. / Aiaraldea.eus

Gaurkoekin, 26 izango dira uztailean eskaini ez diren zerbitzuak. Trenen arazoek egoera surrealistak sortu dituzte. Esaterako, astelehenean unitate batek berogailua piztuta zuen, kalean 30 graduko tenperatura zegoen bitartean.

Renfe eta ADIF enpresen erabiltzaileen arazoak berriro biderkatu dira uztailean. Gaur, esaterako, lau zerbitzu gutxiago eskainiko dituzte enpresek eguerdian:

Greben eragina kenduta, C-3 lineak 26 tren zerbitzu gutxiago izan ditu uztailean, Renfek berak aitortuta. Horrez gain, atzerapenak egon dira eta hori guztia gutxi balitz, egoera sinesgaitzak sortu dira.

Astelehenean, esaterako, tren batek berogailua piztuta zuen eta bidaiariek tenperatura itogarria jasan behar izan zuten. Batzuek kexa aurkeztu zuten. Renfeko langile batek azaldu zuen gidariek ezin dutela hori konpondu.

Renfeko twitter kontuari erreparatuta, badirudi C-1, C-2 zein C-3 lineetako zerbitzua dela Espainiako Estatuko zonalderik kaltetuena murrizketei dagokionez.

Matxurak, murrizketak eta suteak

Pandemia hasi zenetik, etengabeak izan dira arazoak Renfeko zerbitzuan. Esaterako, martxoan 30 zerbitzu baino gehiago utzi zituzten bertan behera. Pandemiako hainbat une kritikotan trenak gainezka joatea eragin du horrek.

Renfe eta ADIF enpresetako langile ordezkariek behin baino gehiagotan salatu dute murrizketen atzean zerbitzua pribatizatzeko saiakera dagoela. CGT sindikatuaren arabera, enpresak nahita ari dira modu horretan jokatzen. 

Murrizketez gain, matxurak ere ugaritu dira azken urteetan, trenak zaharrak direlako eta bitarteko nahikoak bideratzen ez direlako, sindikatuen aburuz. Duela gutxi, adibidez, sua piztu zen tren batean, frenoetako matxura baten ondorioz:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide