Aiaraldean, momentuz, ez dira bertan behera geratuko jarduerak COVID-19 birusaren ondorioz

Aitor Aspuru Saez 2021ko aza. 16a, 15:00

Gotzone Sagardui Laudion./ Aiaraldea.eus

Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak neurri berriak iragarri ditu gaur koronabirusaren eragina murrizteko EAEn; eta, momentuz, Aiaraldean ez da nabarituko aldaketarik, udalerri guztien intzidentzia metatuaren tasa 150 baino txikiagoa da eta. Hala ere, prebentzioa indartu beharko da bihartik aurrera.

Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak prentsaurrekoa eskaini du gaur azaltzeko zein erabaki hartu dituen Eusko Jaurlaritzak COVID-19 birusaren zabalpena oztopatzeko. Izan ere, azken astean nabarmen igo da kutsatuen kopurua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia metatuaren tasa 100.000 biztanleko 196,25ra heldu da.

Printzipioz, arau berri zorrotzenak, bereziki, 150eko intzidentzia metatuaren tasa gainditu duten udalerrietan egongo dira indarrean. Gogoratu beharra dago pandemiaren hasieran neurri gehigarriak 500eko tasatik aurrera hasten zirela, eta bigarren olatuan, aldiz, 400 zela intzidentzia metatuaren tasaren langa.

Intzidentzia metatuaren tasa 150ean duten udalerriek bertan behera utzi beharko dituzte ekitaldi jendetsuak, ez badira guztiz seguruak, eta lurralde osoan indartuko dira prebentzio neurriak.

Gauzak horrela, kopuru horretan dauden herriek bertan behera utzi edo atzeratu beharko dituzte ekitaldi eta jai jendetsuak, udalek adierazten dutenean ezingo dituztela prebentzio neurriak bermatu. Arreta berezia izango dute jana eta edaria egongo diren ekintzetan, horietan musukoa kendtzen du jendeak eta. Bihar egongo dira indarrean neurri murriztaileak.

Prebentzioa indartu udalerri guztietan

Horrez gain, kutsadurak saihesteko neurri gehigarriak hartu beharko dira lurralde osoan, bai leku itxietan zein aire librean. Alegia, espazioa handitu beharko da topaketa jendetsuetan, pasilloak ezarri jendea irten eta ateratzeko, edariak eta janaria kontsumitzeko guneak mugatu edota ekintzak kalean antolatzea lehenestu.

Horrez gain, txosten epidemiologikoa astean birritan plazaratuko du Osakidetzak, udalen lana errazteko eta herritarrek buruan izateko bilakaera.

Momentuz, alarma gorririk ez Aiaraldean

Atzo adierazi bezala, Aiaraldea ez da puntu beltza EAEko mapan. Kontrara, datuak ez dira larriak eskualdean. Herri askok intzidentzia metatuaren tasa zeroan daukate eta kopuru handiena Orozkok dauka; 38,01.

COVID ziurtagiria

Hori guztia ez ezik, Eusko Jaurlaritzak baimena eskatuko die EAEko Auzitegi Nagusiko epaileei COVID ziurtagiria exijitzeko herritarrei - txertoa jaso dutela frogatzeko- gaueko lokaletan, jatetxeetan edota kontzertu aretoetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide