ARGAZKI ERREPORTAJEA

Faktoria, Aiaraldeko emakume sortzaileen bozgorailu

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko aza. 22a, 11:44

Aiaraldeko emakume* sortzaileen azoka antolatu zuen larunbatean Faktorian feminismo lantaldeak. Egun osoan zehar, bailarako artisten piezak eta jakintzak ezagutzeko zein erosteko aukera eskaini zuten.

Larunbatean -azaroak 20- izan zen Aiaraldeko emakume* sortzaileen lehenbiziko azoka. Egun osoan zehar egon ziren Faktorian bailarako hainbat tokitatik etorritako artistak euren lanak erakutsi eta saltzen. Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Bor-bor feminismo elkarteak sustatuko egitasmoaren aurreneko ekimena izan da, baina ez da bakarra izango: azokan aurreratu zutenez, eskualdeko emakume* sortzaileen aldizkari edo katalogoa osatzen ari dira, abenduan zehar banatzeko.

12:00etan ireki zituzten ateak, 20:00ak arte. Dinagu Euskal Herriko emakume sortzaileen kolektiboaren aurkezpenarekin hasi zuten maratoia Leire Aiertzaguenaga Bravo kidearen eskutik;  eta segidan elkarrizketatu zituzten azokako artista guztiak. Datozen asteetan sareratuko dituzte ekoizle bakoitzarekin izandako solasaldiak. 

Eguerdian bazkaria izan zuten sortzaileak elkar ezagutu eta saretzeko helburuarekin. Ondorengoak izan ziren merkatura batutako artistak:

Aiaraldea Komunikabideak zuzeneko saioa eskaini zuen larunbatean bertatik (3. minututik aurrera ikus daitezke goizean burututako elkarrizketa guztiak, eta arratsaldekoak 4. minututik aurrera):

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide