EGITARAU ETA MOBILIZAZIO GUZTIAK

Aiaraldeko kaleak hartuko dituzte, indarkeria matxistaren aurka

Txabi Alvarado Bañares 2021ko aza. 24a, 19:22

Amurrioko mobilizazioa egingo dute iluntzean. / Aiaraldea.eus

Eskualdeko herri gehienetan egingo dira elkarretaratze edota mobilizazioak, iluntzean.

Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazio eguna izango da biharkoa (azaroak 25, osteguna) Aiaraldean. Eskualdeko ia udalerri guztietan egingo dira elkarretaratzeak eta bestelako aldarrikapen ekintzak. 

Amurrio

Amurrion egitarau bateratua aurkeztu dute Otsemeak talde feministak eta Ikama ikasle antolakundeak. Lehenegoak tailerrak eskainiko ditu Zaraobe Institutuan goizean. Bigarrenak, aldiz, elkarretaratzea egingo du 12:00etan, udaletxe aurrean. 

Arratsaldean, aldiz, mobilizazio zaratsua egingo dute, toki beretik abiatuta, 19:30ean. 

Udalak ere jarduera ugari egingo ditu arratsaldean. Txapa banaketa burutuko du 18:00etan Juan Urrutia plazan. Zankueta abesbatzaren emanaldia egongo da 19:00etan toki berean, eta elkarretatzea egingo da jarraian. 

Amurrio Antzokian, aldiz, A golpe de palabra antzerki laburra eskainiko dute 18:00etan eta 10:00etan. Sarrerak doan izango dira, eta helbide honetara idatzi behar da erreserbatzeko: info@afolpedepalabra.com.

Laudio

Laudioko Udaleko talde politikoek adierazpen instituzionala irakurriko dute 13:30ean udaletxe aurrean. 18:30ean, aldiz, elkarretaratzea egingo da toki berean, Solastiar, Avillo, Jakaranda eta Etawasol elkarteen eskutik. 

Artziniega

“Topaketa” deitu dute 19:00etan frontoian. Herriko talde feministak, Hiriska emakume taldeak eta udalak antolatu dute ekimena. Abesbatza feministak kantatuko du, irakurketa plazaratuko da, eta “zaratakada” egingo dute jarraian. 

Okondo

Okondon ez dute ohiko formatuko mobilizaziorik egingo. Horren ordez, “Emakume libreen murala” inauguratuko dute, 18:00etan, Kultur Etxearen kanpoaldean. 

Orozko

Orozkon 19:00etan egingo dute elkarretaratzea, Zubiaur plazan. 

Urduña

Urduñan 19:00etan egingo dute elkarretaratzea, Foru plazan. “Aurten, udalerriko hainbat sortzailek hartuko dute parte. Nabarmentzekoa da, gainera, manifestua euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz irakurriko dela”, azaldu du udalak. 

Ondoren, Tepsis Teatro konpainiak Despierta! Retablos de la vergüenza lana taularatuko du, toki berean. Obra hori izan zen hirian eginiko Neskartfest jaialdiko lan irabazlea. 

Aiara

Aiarako elkarretaratzea 18:00etan izango da, Arespalditzako ferialean. 

Jarduera ugari datozen egun eta asteetarako

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ez da biharko egunera mugatuko. Datozen asteetarako ere hainbat jarduera antolatu dituzte eskualdeko tokiko erakunde eta elkarteek. Aiaraldea.eus atariko Agenda atalean ikusi daitezke egitarau guztiak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide