Ikasleek hartu dute protagonismoa Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren goizeko txanpan. Egunsentian egin dute lehen mobilizazioa: Laudio BHI zentroko patioan. Zaraobe Institutuan, aldiz, tailerrak egin dituzte, Otsemeak talde feministak antolatuta.
Eguerdian, ehundik gora ikasle mobilizatu dira udaletxearen aurrean, Ikamak deituta.
Laudion herritar ugari bildu dira San Pedro elizako arkupeetan, egunerako prestatutako adierazpen instituzionala entzuteko.
Arratsaldean jarraituko dute indarkeria matxistaren aurkako ekimenek. Elkarretaratzeak egingo dira eskualdeko herri gehienetan. Hemen ikusi daitezke egitarau guztiak.
Argazkiak: Maddi Isasi, Maddalen Muguruza, Jone Urruela, Ikama, Otsemeak talde feminista eta Aimar Gutierrez