Amurrio, Laudio, Okondo, Arakaldo eta Urduña ere sartu dira eremu gorrian, koronabirusaren 38 positiboren ostean

Aitor Aspuru Saez 2021ko aza. 29a, 15:10

Osasun sistema publikoaren datuak ez dira inondik inora baikorrak izan. / Aiaraldea.eus

Azken lau egunetan Osakidetzak COVID-19 birusaren kasu berri ugari atzeman ditu eskualdean eta udalerri gehiago eremu gorrian sartzea eragin du horrek.

Gaur eguerdian plazaratu du Osakidetzak COVID-19 birusari buruzko txosten epidemiologikoa eta emaitzak ez dira bereziki baikorrak. Izan ere, osasun sistema publikoak 38 positibo berri erregistratu ditu Aiaraldean:

Herri kaltetuena zenbaketa horretan Laudio izan da, 17 kasu berri izan baititu ostegunetik igandera, baina Amurriok 13 izan ditu, Urduñak 4, Okondok 3 eta Arakaldok bakarra.

Gauzak horrela, sei dira jadanik eremu gorrian dauden udalerriak. Aiara ez ezik, azken datuekin Amurrio, Laudio, Okondo, Arakaldo eta Urduña ere daude egoera horretan. Hau da, 100.000 biztanleko 150eko intzidentzia metatuaren tasa gainditu dute.

Horrek neurri murriztaile gehiago ekar ditzake, baina aintzat hartu behar dira bi elementu. Alde batetik, eremu gorrian sartzeko langa nabarmen jaitsi duela Eusko Jaurlaritzak azaroan (lehen olatuan 500 zen eta bigarrenean 400). Bestetik, herri txikietan tasaren larritasuna desitxuratzen da. Esaterako, Arakaldon kutsatu bakarra egon da eta intzidentzia metatuaren tasa 0tik 588,24ra igaro da. Aiaran edo Okondo antzeko fenomenoa gertatzen da.

Hala ere, ezin da ukatu birusaren zabalpenak gora egin duela azken asteotan eta tasek hori islatzen dutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide