Azken hiru egunetan 91 koronabirus kasu agertu dira eskualdean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko abe. 16a, 14:45

Laudio izan da eskualdeko udalerririk kaltetuena, azken hiru egunetako datuen arabera. / Aiaraldea.eus

Osakidetzak Aiaraldeko udalerri guztietan antzeman ditu COVID-19 kutsatze berriak. Laudio izan da, berriro ere, herririk kaltetuena; 49 kasu agertu dira astelehenetik asteazkenera bitartean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioa jarraitzen duten txosten epidemiologiko berria plazaratu du. Bertan, azken hiru egunetan Osakidetzak egindako PCR eta antigeno azterketen emaitzak bildu dituzte. Aiaraldean 91 izan dira antzemandako kutsatzen berriak.

Laudio izan da, berriz ere, udalerririk kaltetuena. Izan ere, 49 COVID-19 kasu berri agertu dira astelehenetik asteazkenera.

Udalerrika, hau izan da kutsatze berrien banaketa Aiaraldean:

Intzidentzia metatuaren tasak ere nabarmen egin du gora azken asteetan, eta oso kopuru altuetan mantendu da. Arakaldon agertutako kasuak, bakarra izanda ere, asko igo du herriko intzidentzia metatuaren tasa. Hilabete ugari zeramatzan udalerriak ratio hori zeroan mantentzen.

COVID ziurtagiria

Atzo sartu zen indarrean COVID ziurtagiria establezimendu eta espazio itxi gehienetan erakusteko derrigortasuna. COVID-19aren kontrako txertoak jaso direla akreditatzen du ziurtagiriak, eta honen ezarpenak kritika ugari ekarri ditu. Besteak beste, ostalari eta merkatariek "baliabide falta" eta "polizia lanak" egin behar izatea kritikatu dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide