Sei tren zerbitzu kenduko ditu Renfek gaur, gutxienez

Txabi Alvarado Bañares 2022ko urt. 4a, 09:59

Sei tren zerbitzu geratu dira bertan behera momentuz. / Aiaraldea.eus

Gaurkoa ez da salbuespena: atzo bederatzi tren zerbitzu utzi zituzten bertan behera Urduña eta Bilbo artean. 

Sei tren zerbitzu kenduko ditu Renfek gaur Bilbo eta Laudio artean, sare sozialetan jakinarazi duenez. 7:15ean Bilbotik Laudiora joan behar zena izan da bertan behera geratzen lehena. 7:48ean, aldiz, ez da atera Laudiotik Bilbora joan ohi dena.

Eguerdian beste hainbat zerbitzu geratuko dira bertan behera: 

  • 13:35 26566 Bilbo-Urduña
  • 14:31 26757 Urduña-Bilbo
  • 15:25 26588 Bilbo-Laudio
  • 15:59 26593 Laudio-Bilbo

Hala ere, baliteke egunak aurrera egin ahala tren gehiago bertan behera geratzea. Izan ere, Renfe oso denbora tarte gutxirekin ari da informazioa ematen. Eguerdian bertan behera geratuko diren trenak 9:30ean jakinarazi dituzte. 

Goizean goizeko zerbitzuek gorabeherak, aldiz, ordu erdiko tartearekin baino ez dituzte jakinarazi.

Soka luzea

Aspalditik datorren kontua da Renfeko tren zerbitzuaren gabeziena, eta 2022an, momentuz, arazoek bere horretan jarraituko dutela dirudi. Atzo, adibidez, 9 tren zerbitzu geratu ziren bertan behera. 

Renfe eta Adifeko ordezkari sindikalen arabera, enpresak "nahita" ari dira zerbitzua kaskartzen, zerbitzua "pribatizatzeko" helburuarekin. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide