Korrikaren 22. edizioaren ibilbidea aurkeztu du AEK-k. Martxoaren 31n abiatuko da euskararen aldeko ekimen ibiltaria Amurriotik, eta egun horretan bertan bisitatuko ditu eskualdeko beste herriak. Amurrio, Aiara, Artziniega, Okondo, Laudio, Arakaldo eta Arrankudiaga zeharkatuko ditu, bi txanpetan. Amurriotik 16:29ean abiatuko da. Handik ordu erdira iritsiko da Izoriara, eta Artziniegara helduko da 18:15ean. Ondoren, Balmasedarantza joko du.
Gauean itzuliko da berriz eskualdera, 22:38ean Laudion sartuta. Arakaldo eta Arrankudiaga bisitatuko ditu gero, eguna amaitu baino lehen eskualdetik kanpo egoteko.
Hau da ordutegi zehatza:
- Martxoaren 31 Amurrio 16:29
- Martxoaren 31 Izoria 17:06
- Martxoaren 31 Arespalditza 17:19
- Martxoaren 31 Kexaa 17:32
- Martxoaren 31 Menagarai 17:38
- Martxoaren 31 Llanteno 17:57
- Martxoaren 31 Artziniega 18:15
- Martxoaren 31 Okondo 22:06
- Martxoaren 31 Laudio 22:38
- Martxoaren 31 Laudio / Ugarte 22:46
- Martxoaren 31 Laudio / erdigunea 22:55
- Martxoaren 31 Laudio / Areta 23:13
- Martxoaren 31 Arakaldo 23:24
- Martxoaren 31 Arrankudiaga 23:34
Otsailaren 1ean jarriko ditu AEK-k kilometroak salgai. Ekimenari buruzko informazio guztia Korrika mugikor aplikazioan jarri dute eskura. Mapa interatiboa ere osatu du AEK-k ibilbide osoarekin.