400 aiaraldearrek jasoko dute AP-68 autobideko hobaria

Txabi Alvarado Bañares 2022ko ots. 16a, 06:00

Aretako peajea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Deskontu hori aplikatuta, urtero 568 euro aurreztuko ditu lanegun guztietan autobidea erabiltzen duen persona batek, Aldundiak nabarmendu duenez. 

Aiaraldeko 400 herritarrek aurkeztu dute AP-68 autobideko bidesariaren prezioan hobaria jasotzeko eskaera. 700 pertsona dira guztira Araban, Foru Aldundiak jakinarazi duenez. "Eskari handia zegoen Laudion eta Aiaraldeko gainerako herrietan bizi diren eta Bilbora edo Bizkaira, lana edo ikasketak direla eta, joan-etorriak egiteko autobidea erabili ohi duten arabarren aldetik". 

Hala azaldu du Blanca de la Peña Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak. Haren hitzetan, Aldundiak “Arabako herritarrekin eta, bereziki, Laudion eta Aiaraldean bizi direnekin” duen konpromisoa bete du hobariarekin. Diputatuak nabarmendu duenez, astelehenetik ostiralera Laudiotik Bilbora joaten den persona batek 946 euro gastatzen zituen urtero errepode horretan, eta orain 378 euro baliatuko ditu, 568 gutxiago. 

Irailaren 1ean abiatu zuen Eusko Jaurlaritzako Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak AP-68 auobideko hobari programa. %60ko deskontua aplikatzen zaie guztira hilean gutxienez 15 bidaia egiten dituzten arabarrei. 

AP-68ko bidesariak eztabaida ugari sortu zituen iaz. Herritar talde batek plataforma eratu zuen, peajearen doakotasuna aldarrikatzeko. Eragile horrek positiboki baloratu zuen hobaria jarri izana, baina bere aldarrietatik “oso urrun” zegoela gaineratu zuen, autobidea erabat doakoa izatea eskatzen baitu talde herritarrak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide