Osakidetzak COVID-19aren azken lau egunetako txosten epidemiologikoa argitaratu du. Osasun sistema publikoaren datuek berresten dute aurreko astean erregistratutako goranzko joera. Positiboak areagotu dira, guztira 83 izan dira kasuak eta horrela zabaldu dira:
- Amurrio: 17 (ostegunean 5, ostiralean 4, larunbatean 6 eta igandean 2)
- Aiara: 6 (ostegunean 4, ostiralean 1 eta larunbatean 1)
- Laudio: 32 (ostegunean 14, ostiralean 5, larunbatean 4 eta igandean 9)
- Okondo: 3 (ostegunean 1, ostiralean 1 eta igandean 1)
- Arrankudiaga-Zollo: 2 (ostegunean)
- Orozko: 13 (ostegunean 1, ostiralean 9 eta larunbatean 3)
- Urduña: 10 (ostegunean 4, ostiralean 1, larunbatean 2 eta igandean 3)
Intzidentzia metatuaren tasa gora
Positiboen gorakadak isla izan du sei udalerriren intzidentzia metatuaren tasan. Kopurua nabarmen handitu da Orozkon eta Okondon, baina Laudion, Aiaran, Arrankudiaga-Zollon eta Urduñan ere jazo da gehikuntza. Arakaldon eutsi diote pasa den asteko zenbakiari eta Artziniegak eta Amurriok euren kopuruak murriztu dituzte. Hori bai, Amurrion jaitsiera oso txikia izan da. Gauzak horrela, grafikan sumatu daiteke gorakada txikia egon dela orokorrean.