AZKEN DATUAK

66 COVID-19 kasu berri erregistratu ditu Osakidetzak Aiaraldean eta beherazko joera eten da

Txabi Alvarado Bañares 2022ko mar. 3a, 14:38

Kasuen erdia ia Laudion pilatu da. / Aiaraldea.eus

Intzidentzia metatuaren tasek gora egin dute lau udalerritan eta berdin mantendu dira gainontzekoetan. 

Orain arte egondako beherazko joera eten egin da Aiaraldean azken hiru egunetan. Hori ondorioztatu daiteke Osakidetzak gaur plazaratutako txosten epidemiologikoko datuei erreparatuz gero. Osasun sistema publikoak koronabirusaren 66 kasu berri erregistratu ditu guztira astelehenetik asteazkenera bitartean. 

Hau da positiboen banaketa udalerrika:

  • Amurrio: 12 kasu guztira (3 astelehenean, 5 asteartean eta 4 asteazkenean).
  • Artziniega: Kasu 1, asteazkenean.
  • Aiara: 4 kasu guztira (bana astelehen eta asteartean eta 2 asteazkenean).
  • Okondo: 3 kasu guztira (2 astelehenean eta 1 asteartean).
  • Laudio: 29 kasu guztira (17 astelehenean, 3 asteartean eta 9 asteazkenean). 
  • Arrankudiaga-Zollo: 2 kasu, asteazkenean. 
  • Orozko: 8 kasu guztira (bana astelehen eta asteartean eta 6 asteazkenean). 
  • Urduña: 7 kasu guztira (1 astelehenean eta hiruna asteartea eta asteazkenean).

Aurreko astean 56 positibo erregistratu zituen Osakidetzak denbora tartean berean. Ostegunetik igandera, aldiz, 48 detektatu zituen.  

EAEn, aldiz, 4.105 positibo topatu dira guztira azken astean. 157 pertsona daude ospitaleratuta, 38 ZIUn. 

Intzidentzia metatuaren tasak gora

asuen gorakadaren ondorioz, aldatu egin da baita Intzidentzia metatuaren tasen beherazko joera ere. Ratioek gora egin dute lau udalerritan, eta berdin mantendu dira gainontzekoetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide