Aiaraldea Komunikabideak 'Korrika Aiaraldean' aldizkaria argitaratu du, 22. Korrikaren testuinguruan ekoitzitako kazeta lana. 24 orriko argitalpenean eduki anitzak topatuko ditu irakurleak:
- Asier Amondo Korrikako arduradunari eginiko elkarrizketa
- Korrika nazioarten erreportajea
- Pirritx, Porrotx eta Marimototsi eginiko elkarrizketa (22. Korrikako omenduak)
- Euskal Herriko ibilbidea
- Korrikaren edizio guztietako argazki bilduma.
- Korrikaren aplikazioa
Aldizkaria ohiko banaketa puntuetan egongo da eskura, doan. Hala ere, martxoaren 31n banaketa masiboa egingo da Amurrion, Korrikaren hasiera jaia baliatuta.
Horrez gain, hemen ere irakurri daiteke, PDF formatuan.