Eskaintza oparoa aurkeztu du Kokoriko Hezkuntza Faktoriak udari begira. 'Udari ongietorria' egingo du hezkuntza eragileak ekainaren 22 eta 24an, 2010 eta 2019 urteen artean jaiotako haurrentzat. Errituala egingo dute solstizioa ospatzeko, sua baliatuta.

Ondoren, basoko jolasgunea jarriko dute martxan, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara, adin tarte bereko umeentzat. Txandak astebetekoak izango dira, eta ekainetik irailera luzatuko dira.

Horrez gain, jantoki zerbitzua ere eskainiko dute udan zehar, Faktorian, tokiko produktuekin eta jaki ekologikoekin prestatutako otorduekin.
Ekimen hauetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, 693 85 53 12 telefonora deituta edo galdetegi hau beteta: www.labur.eus/faktoriaudalekuak2022.

Hemen ikusi daiteke ekintzei buruzko informazio zehatza.