Aiaraldea Komunikabideak antolatutako Korrikari buruzko argazki lehiaketak badu irabazlea: Nicolas Berrocal Vazquez. Aiaraldeko bizilagunak Aiaran eginiko argazkia izan da bozkatuena lehiaketa eta, ondorioz, berak jasoko du saria: Atxubi tabernan 4 lagunentzako afaria.
Hainbat irudi aurkeztu dira lehiaketara. Hemen ikusi daitezke guztiak.