Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi erdiz aritzeko Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek ekainak 26 baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira).
Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 693 85 53 12 telefono zenbakira deitu dezakete.
Lan-deialdia ebazteko kronologia
- Ekainak 17: Lan-deialdiaren zabalpena.
- Ekainak 26: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
- Ekainak 27: Jasotako hautagaitzen azterketa.
- Ekainak 28-30: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak.
- Uztailak 1: Ebazpena
- Irailak 5: Lan inkorporazioa
Funtzio nagusiak
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako hezkuntza programazioa prestatu, kudeatu eta dinamizatu.
- Haur eta gazteekin, parte hartze dinamika ezberdinak prestatu, kudeatu eta dinamizatu.
- Hezkuntza ez-araututako proiektuen kudeaketa integrala: plangintzak sortu, baliabideak estimatu, proiektuen kudeaketa ekonomikoa burutu, etab.
- Hezkuntzako formakuntza eta aholkularitza ezberdinak eman.
Eskatzen da
- Hezkuntza titulazioa (Zuzendari ikastaroa, Haur / Lehen Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia, Gizarte Hezkuntza...).
- Hezkuntza metodologia garaikideen ezagutza.
- Euskara ondo menperatzea.
- Proiektuen kudeaketan eskarmentua edo gaitasuna.
- Erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Lan taldeen zuzendaritza eta koordinazioan eskarmentua edo gaitasuna.
- Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna. Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
- Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
- Sexu deliturik egin ez izana egiaztatzen duen agiria.
Baloratuko da
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren ezagutza eta proiektuarekiko atxikimendua.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako boluntario taldeetan parte hartzea.
- Hezkuntzako titulazio gehigarriak edukitzea (Adib.: Aisialdiko zuzendari / begirale titulua).
- Baloreetan hezteko titulazio ezberdinak (Adib.: Parte hartzea, Hezkidetza, Kultuartekotasuna, Euskara, etab.).
- Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua edo gaitasuna.
- Beste hizkuntzen ezagutza (Adib.: Zeinu hizkuntza, Ingelera, Frantseza, etab.).
- Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
- Aiaraldean jaio eta bizi izatea.
Eskaintzen da
- 20 orduko lanaldia.
- 6 hilabeteko kontratua, luzatzeko aukerarekin, kontratu mugagaberako asmoarekin.
- Ordutegi malgutasuna. Bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
- Lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera.
- Urteko soldata: 10.000 - 11.000 euro gordin.
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- Lantalde gazte eta dinamiko baten partaide izatea.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.