Kontzertuaren sarrera doakoa izango da, baina borondatea eskatu da, "kultur-sortzaile gazteen lana babestu eta sustatzeko". Horrez gain, afaltzeko aukera ere egongo da.
Zugazak emango dio hasiera Faktoriako uztaileko egitarauari. Asteazkenero egongo dira Euskal Herriko musikari gazteen emanaldiak.