Beheranzko joerari heldu dio berriz COVID-19aren bilakaerak Aiaraldean, Osakidetzak gaur plazaratutako txosten epidemiologikoaren arabera. Osasun sistema publikoak 20 kasu berri erregistratu ditu azken astean: 10 Laudion, 6 Amurrion, 2 Orozkon eta bana Aiara eta Arrankudiaga-Zollon. Duela astebete, aldiz, 37 kasu detektatu ziren eskualdean.
Hala ere, intzidentzia metatuaren tasaren bilakaera gorabeheratsuagoa izan da. Ratioek behera egin dute Laudio, Orozko eta Urduñan; eta igo egin dira, aldiz, Aiara, Amurrio eta Arrankudiaga-Zollon.
EAEn 838 kasu erregitsratu dira guztira azken 7 egunetan. 8 pertsona hil dira birusaren ondorioz eta 97 pertsona daude ospitaleratuta, 5 Zaintza Intentsiboetarako Unitatean.