20 COVID-19 kasu berri detektatu ditu Osakidetzak azken astean Aiaraldean, gaur plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez. Aurreko astean baino kasu bat gutxiago topatu du osasun sistema publikoak eskualdean. Gauzak hala, pandemiaren egoera egonkor matendu dela esan daiteke.
Hala ere, Intzidentzia metatuaren tasaren bilakaera ez da bateratua izan. Ratioa igo egin da Artziniega, Aiara eta Urduñan, beherantz jo du Amurrio, Laudio eta Arakaldon eta berdin mantendu da Okondo, Orozko eta Arrankudiaga-Zollon.
EAEn 1.522 kasu berri erregistratu ditu guztira Osakidetzak. 11 hildako egon dira birusaren ondorioz eta 186 daude ospitaleratuta, horietako 4 Zaintza Intentsiboetarako Unitateetan.