Iragan asteko gorakadaren ostean, koronabirusaren bilakaera egonkortu egin dela dirudi Aiaraldean. Hori ondorioztatu daiteke Osakidetzak plazaratutako azken txosten epidemiologikoa ikusita. 20 kasu berri erregistratu ditu osasun sistema publikoak azken 7 egunetan eskualdean, erdia baino gehiago Laudion:
Intzidentzia metatuaren tasak berdin mentendu dira udalerri gehienetan. Artziniega eta Laudion, aldiz, gora egin dute, eta behera Orozko eta Urduñan.
EAEn 1.572 positibo erregistratu dira guztira, 19 pertsona hil dira gaixotasunaren ondorioz eta 308 daude ospitaleratuta, 14 ZIUn (Zaintza Intentsiboetarako Unitatean).