Bukatu da 2022ko emakume sortzaileen zikloa. Ez edonola, ordea. Atzo izan zen azken emanaldia Faktorian, eta Aiaraldeko emakume* eta gorputz disidenteek hartu zituzten hitza eta oholtza. Guztira, 26 artistak osatu zuten ikuskizuna, eta 100 lagun inguru hurbildu ziren ekitaldiaz gozatzera.
Guztira, 26 artistak osatu zuten ikuskizuna, eta 100 lagun inguru hurbildu ziren ekitaldiaz gozatzera
Sarreratik, giro intimoa agerikoa zen nola argiztapenean hala Faktoriako espazioetan. Izan ere, etxolen gunea arte diziplinen kabi bilakatu zuten, argazki pieza erraldoiak ikusteko gune gisa moldatuta. Horrez gain, lurrean pasarela artistiko bat marraztu zuen Izaskun Saratxagak. Poesia, klown eta malabare saioa, dantza bertikalaren ikus-entzunezkoa, musika edota batukada egon ziren, besteak beste.