Arkaitz Eskuza pilotariak kategoria profesionalean egingo du debuta urtarrilaren 6an Eibarren. Elitean bere lehenengo urratsak ikusteko, Laudioko Udalak hara joateko autobusa antolatu du, partidak interesa sortu baitu tokiko zaleen artean. Izan ere, bera eta Iker Larrazabal dira pilotari profesional arabar bakarrak egun.
Kirol ez profesionalaren esparrua atzean utzita, Arkaitz Eskuzak oparia egin dio Aiaraldea Komunikabideari, zozkatu dezan: Herriaren Pilota Elkartean erabilitako kamiseta, laudioarrak berak sinatuta, alegia.
Zozketa urtarrilaren 9an izango da 15:00etan eta parte hartzeko hemen eman daiteke izena.