Iker Larrazabal kategoria profesionalean arituko da berriro Jon Ander Albisu atzelariarekin batera, Elordik eta Zabaletak osatzen duten bikotearen kontra.
Hitzordua igandean izango da 17:00etan eta Bilboko Bizkaia Frontoian neurtuko dituzte indarrak, Promoziozko Txapelketako norgehiagokaren ondoren.
Horrela, amurrioarrak berriro ordeztuko du Mikel Urrutikoetxea. Izan ere, Zaratamoko kirolariak mina hartu du eta ezin du jokatu. Pasa den astean, bere debutean txapelketa honetan, Larrazabalek eta Albisuk irabazi zuten, eta asteburu honetan espero dute lana ondo egitea eta errepikatzea.
Partida ikusteko interesa dutenek, aukera izango dute sarrera bikoitza eskuratzeko Aiaraldea Komunikabidearen eskutik. Izan ere, Baiko enpresak sarrera bikoitza laga dio zozkatzeko, eta horri ekingo dio ostiralean 13:00etan. Izena emateko epea irekirik dago hemen.