DATUAK

4,43 milioi euro banatu zituzten iaz Tubacexeko kontseilari eta goi-kargudunen artean, 2021ean baino 1 milioi euro gehiago

Txabi Alvarado Bañares 2023ko ots. 27a, 21:00

Tubacexeko Administrazio Kontseiluko ordezkariak, akziodunen batzar batean. / Jose A. Del Moral

1.647.000 euro banatu zituzten Administrazio Kontseiluko kideen artean eta 2.784.000 euro zuzendaritzako kideen artean, pertsona gutxiago izanda, gainera. 

Iragan astearen amaieran iragarri zuen Tubacexek azken 14 urteetako emaitzarik onenak lortu zituela 2022an. Datu positibo horiek isla izan dute baita multinazionaleko kontseilari eta goi-kargudunen dieta eta soldatetan ere, igoera nabarmenak egon baitziren iaz arlo horretan. Guztira 4.431.000 milioi euro banatu zituzten, aurreko urtean baino 1.016.000 euro gehiago

Hori ondorioztatu daiteke Tubacexek berak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordera igorri berri dituen txostenetako datuak ikusita. 

2,78 milioi euro zuzendaritzako kideentzat

Dokumentu horien arabera, enpresa-taldeak 2.780.000 euro banatu zituen zuzendaritzako 9 kideen artean, aurreko urtean baino 814.000 euro gehiago. 

Hauek dira zuzendaritzako kide horiek:

  • Manuel Sarabia Figueroa (HR Corporate Director and MD Trading and Services)
  • Anton Azlor Villa (Commercial Corporate Director)
  • Iker Azkargorta Viteri (Managing Director Big Pipes&Fittings)
  • Diego Herrero De La Torre (Innovation Corporate Managing Director)
  • Guillermo Ruiz-Longarte Perez (Chief Financial Officer)
  • Javier Lorenzo Santiago (Managing Director Americas)
  • Celestino Danis Basurko (Managing Director Steel&Extrusion)
  • Miguel Gomez Lacabex (OIM and M&A Director)
  • Ajay Sambrani (Asia&Middle East Managing Director)

Txostenak ez du zehazten zehazki zenbat diru jaso zuen goi-kargudun bakoitzak, baina aipatzekoa da 2021ean baino kide bat gutxiago dagoela zerrenda horretan. Hau da, diru gehiago banatu dute pertsona gutxiagoren artean

1,64 milioi euro administrazio kontseiluko kideen artean

Antzeko gauza gertatzen da Administrazio Kontseiluko kideen artean: 13 kontseilari izatetik 12 izatera pasa ziren. Dieta eta soldaten zenbatekoak, aldiz, igo egin ziren: 1.647.000 euro jaso dituzten orotara 2022an, aurreko urtean baino 202.000 euro gehiago

Hemen ikusi daitezke egungo administrazio kontseiluko kideak eta urte bakoitzean jaso dutena:

 

Aipatzekoa da Tubacexek Aiaraldeko lantegietako langileen soldatak jarri zituela jomugan 2020an, bertako 150 langileren “soldatak” aurreztea planteatu zuenean.

Ondoren etorri zen langile kopuru hori kaleratzeko asmo irmoa, eta enpresak argudiatu zuen hori egitea “funtsezkoa” zela eskualdeko fabriken etorkizuna bermatzeko. Baina beharginek buelta eman zioten egoerari, 236 eguneko greba mugagabe historikoa burututa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide