Datorren urtean jarri nahi du martxan Tubacexek Abu Dhabiko lantegi berria

Txabi Alvarado Bañares 2023ko eka. 12a, 22:42

Jesus Esmoris Tubacexeko zuzendaria akordioaren sinaketa, Arabiar Emirerri Batuetako hainbat ordezkarirekin (Industria Ministroa tartean). / Tubacex

Fabrika eraikitzeko lurren lagatzea sinatu du multinazionalak Adu Dhabiko zentro ekonomiko eta industrial integratuko ordezkariekin. 

Tubacex hainbat aldiz agertu da komunikabideetan azken orduetan, eta ez soilik 2021ko grebagatik auziperatutako pertsonen epaiketengatik. Izan ere, multinazionalak enpresa-mugimendu garrantzitsua iragarri du gaur. Akordioa sinatu du Khalifa Economic Zones Abu Dhabi – KEZAD Group erakundearekin (Abu Dhabiko zentro ekonomiko eta industrial integratua), fabrika berria eraikitzeko Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan. 

Akordio horren bidez, 50.000 metro karratuko lursail bat lagatu diote Tubacexi, lantegi berria eraiki dezan. Hodien akabera eta hariztatzea egingo dute bertan, 150 langilerekin. Multinazionalaren asmoa da fabrika 2024aren amaierarako martxan egotea. 
Jesus Esmoris Tubacexeko zuzendariak hartu zuen parte akordioaren sinaketan, Arabiar Emirerri Batuetako hainbat ordezkari politikorekin batera (bertako Industria Ministroa, besteak beste).

50.000 metro karratuko lursail bat lagatu diote Tubacexi, lantegi berria eraiki dezan.

Modu horretan, Tubacexek beste urrats garrantzitsu bat eman du iaz iragarri zuen akordioaren gauzatzean. Duela urtebete iragarri zuen enpresa-taldeak bere historiako kontraturik garrantzitsuena sinatu zuela Arabiar Emirerri Batuetan, 10 urtetan 30.000 altzairu tona ekoizteko herrialde horrentzat. 

Esmorisen hitzetan, Tubacexek “fabrikazio-teknologia aurreratu eta iraunkorrenak” ezarriko ditu Abu Dhabin, “Arabiar Emirerri Batuek beharrezkoa duten funtsezko osagai baten hornidura bermatuz, gas naturalaren ekoizpenean gero eta helburu handiagoak lortzera bidean”. Multinazionaleko buruaren ustez, herrialdeak dituen helburu horiek “berebiziko garrantzia” dute  “trantsizio energetikoaren panoraman”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide