Gaur Renfek bi tren zerbitzu kendu ditu goizean eta hainbat bidaiari uste baino askoz beranduago heldu dira Bilbora. 12:00etan Laudiotik igaro den unitateak jende mordoa utzi du nasan, eta jendetza ere zuen itxaroten. Hortaz, bi norabideetan joan da gainezka, irudian ikus daitekeen moduan.
Bidaiarien artean haserrea bistakoa zen eta batzuek aipatu dute itxaroten ari ziren bitartean ikusi dutela merkantziak garraiatzen zituen tren bat bere bidea egin ari zela arazo gabe.
Maiatzetik ezinegona biderkatu da eskualdeko erabiltzaileen artean atzerapenak etengabe gertatzen direlako, Saratxon egiten ari diren obren ondorioz. Esaterako, 16:21an Gardeatik pasa behar den zerbitzuak egunero dauka 14 minutuko atzerapena.
Horri gehitu behar zaio urduñarrek ez dutela Abandotik ateratzen den azken trena hartzeko aukerarik edota aire egokituak sarritan uzten diola funtzionatzeari.
Gogoratu beharra dago Urduñako aurreko udal gobernu taldeak gogor kritikatu zuela otxomaioetan enpresak ez ziola jaramonik egin bere eskaerari eta ez zuela Gau Jai zerbitzurik eskaini.