Aiarako Kuadrillak erabaki berri du Laudioko Garbigunea itxiko duela 14:00etan, "arratsalderako aurreikusitako tenperaturak gora egingo duelako eta egoera horrek langileen eta erabiltzaileen osasunerako arriskuak eragin ditzakeelako".
Premiazko neurri hori gaurko alerta laranjaren ondorioa da, tenperatura oso altuak aurreikusi baitituzte arratsaldean Euskal Herrian.
Laudion bertan, zenbait espazio publiko jarri dituzte herritarren eskura, osasun arazoak ekiditeko.