Abenduaren 6tik 10era bitartean Renfe enpresa publikoaren zerbitzuak aldaketa nabarmena izango zuen C-3 linean. Izan ere, lanak egin behar zituen Urduña eta Amurrio arteko ibilbidean. Azkenean, ordea, bertan behera geratu dira obrak eta, ondorioz, bidaiariek ez dute autobusa erabili beharko.
Berez, Renfek atzo eman zuen lanen berri, baina ADIFeko Urduñako langile batek adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari ez dituztela obrak egikarituko. Langileak ziurtatu du enpresan jakinarazi dietela hurrengo egunetan ez dutela lanik egingo eta obrak, aurreikusita egon arren, ez direla gauzatuko.
Halaber, aipatu du aukera bat dela ADIFek ezer ez komunikatu izana Renferi.
📢⚠️ #ADI Azpiegituran egindako lanen ondorioz, abenduaren 6-tik 10era, Amurrio eta Urduñako geltokien artean autobus zerbitzua ezarriko da. Ordutegiak geltokietan kontsultatu ditzateke.Bidaiariek autobusa hartu beharko dute,bideari jarraituz,poligonoaren goiko aldetik doan…
— Cercanías Bilbao (@CercaniasBilbao) December 4, 2023
Saratxoko zubian egiten ari diren lanek aldaketa eta eragozpen ugari eta zerbitu murrizketa anitzak sortu dituzte jadanik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!