Atzo zuhaitz batek anabasa eragin zuen C3 linean eta gaur burdinbidetik atera den makina bat izan da horren sorburua. Izan ere, Urduña eta Amurrio artean lanean dauden makinetako batek istripua izan du eta burdinbidetik kendu behar dute.
Lan hori egikaritzeko, ordea, beste makina batzuk eraman behar dituzte eta, hori dela eta, Iñarratxu eta Uruña artean tren zerbitzua eten da. Geltoki horietako bidaiariak autobusez eraman dituzte goizez Amurrioraino eta horrek ohikoan baino atzerapen gehiago ekarri ditu. ADIFeko iturri baten arabera, arazoak hainbat orduz luzatu daitezke.
Atzo eta gaurko egoerak arruntak bilakatu dira C3 linean eta Saratxon obrak abiatu zituztenetik atzerapenak egunero gertatzen dira. Horrez gain, urduñarrak zenbait tren zerbitzu gabe geratu dira.